2019ko ebazpena argitaratu da

Eusko Jaurlaritzako Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren ebazpenaren bitartez, 2019ko uztailaren 3ko aginduaren babesean, eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Aipatutako aginduak  2019ko ekitaldirako Partaidetzazko Toki Garapenaren Estrategiaren(PTGE) oinarri arautzaileak ezartzen ditu eta  Itsas Garapen Elkartea, FLAG Arrantza Sektoreko Toki Ekintza Taldeari onartutako estrategia da.

2019ko irailaren 6ra arte jasotako 135 eskaetatik 93 onartu dira 2.232.490,41 euroko zenbatekoarekin.

 

Laguntza hauek % 85ean Itsas eta Arrantza Europako Funtsaren (IAEF) bitartez finantzatuko dira  eta gainerako% 15a Euskal Autonomia Erkidegoaren funtsen kargura.

 

Hurrengo eguntan, beharrezko argibideak eta dokumentuak bidaliko zaizkie onuradun guztiei, emandako laguntza justifikatzeko.