Itsas Garapen Elkarteak 2020rako arrantza-eremuen garapen jasangarrirako kudeatutako laguntzen oinarriak argitaratu dira

Maiatzren 8an ,  Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2020ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen 2020ko apirilaren 30eko AGINDUA argitarazten da. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.

Agindu honen bidez, deialdia egin nahi da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako partaidetzazkotoki-garapenaren estrategien (PTGE) babespean gauzatuko diren proiektuen dirulaguntzetarako.

2020ko ekitaldian, laguntza-programa horretarako, guztira 2.500.000,00 euro bideratuko dira. Funts horietatik 2.125.000,00 euro Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari (IAEF) dagozkio, eta 375.000,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, 1.000.000,00 euro 2020ko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie eta 1.500.000,00 euro, 2021eko ekitaldirako konpromiso-kredituei.

Eskabideak, horiek aurkezteko jarraibideak, baita gainerako ereduak edo beharrezko txostenak eskuragarri daude honako euskadi.eus webgunean:

Eskaeraren ondorengo prozedurak helbide honetan egingo dira:

 

 Eskabideak aurkezteko epea, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasi eta alarma-egoera deklaratzen duen martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak edo, hala badagokio, dekretu horren luzapenek indarra galtzen dutenetik hilabetera artekoa izango da.