LinkedIn Instagram
Berriak

Itsas Garapen Elkarteak 2024rako arrantza-eremuen garapen jasangarrirako kudeatutako laguntzen oinarriak argitaratu dira

Uztailaren 2an ,  Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2024ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen 2024eko ekainaren 4ko AGINDUA argitarazten da. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeari (ATET) onetsi zaio, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan. Agindu honen xedea  Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Itsas Garapen […]

Berriak

Bankoa Abanca eta Itsas Garapen Elkartearen arteko finantza-lankidetzarako hitzarmena

Bankoa ABANCAk eta Itsas Garapen Elkarteak arrantza-udalerrietan ekonomia urdina sustatzeko aliantza berritu dute.   Akordio berri honek indartu egiten du bi erakundeek arrantza-eremuen ekonomia- eta ingurumen-garapenarekin duten konpromisoa Bankuak sektoreari buruzko ezagutza zabala eskaintzen du, ABANCA Mar unitate espezializatuaren bitartez, arrantzaren mundua eraldatzeko eta lehiakortasuna indartzeko   Bankoa ABANCAk eta Itsas Garapen Elkarteak aliantza estrategikoa […]

Berriak

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren eta «Itsas Garapen Elkartea» Tokiko Ekintza-Taldearen arteko Hitzarmena

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila, Bittor Oroz Izagirrek ordezkatuta, eta, bestetik, «Itsasgarapen Elkartea, Flag» Tokiko Ekintza Taldea, egoitza Bermeon duena, Errosape kaia kalea z/g, eta Identifikazio Fiskaleko Kodea, G01546696 zenbakia, Aurelio Bilbao Barandicak  lehendakariak ordezkatua, hitzarmen bat sinatu duTE, zeinaren helburua baita partaidetzazko toki-garapeneko estrategia aplikatzea  mugatutako jarduketa-eremuan, Europako Itsas, Arrantza […]

Berriak

Arduradun teknikoaren hautaketa prozesua

Itsas Garapen Elkartea, FLAG arrantza eta akuikulturako tokiko ekintza talde bat da, eta Bizkaiko bere egoitzan langile hau behar du: Arduradun teknikoa   Zuzendaritza Batzordearen mende, haren xede nagusia izango da arrantza lurraldean estrategiaren ezarpena gidatzea eta koordinatzea; bai eta Itsas Garapen Elkartea osatzen duen lantaldea eta partekatutako zereginetan parte hartzen duten erakunde bazkideetako pertsonak zuzentzea […]

Berriak

Ekonomia Urdin JasangarrirakoTransizioa

  Arrantza eta Akuikulturako Zuzendariaren 2023ko urriaren 6ko ebazpenaren bidez hautatu dira Itsas Garapen Elkartea – FLAG Tokiko Arrantza Ekintzako Taldea eta Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-eremuetarako tokiko garapen parte-hartzaile jasangarrirako estrategia (Ekonomia Urdin Jasangarrirako Trantsizioa), Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren 2023ko urriaren 6ko ebazpenaren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 7ko AGINDUAren deialdiaren […]

Berriak

2022ko ebazpena

2022ko abenduaren 2ko datarekin, Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpena argitaratzen da. Ebazpen honen bitartez, 2022ko maiatzaren 18ko aginduaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Aipatutako aginduak 2022ko ekitaldirako Partaidetzazko Toki Garapenaren Estrategiaren babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen ditu, estrategia hori Itsas Garapen Elkarteari onetsitakoa, arrantza eremuen garapen jasangarrirako IAEF 2014-2020 funtsaren esparruan. Ikusi […]

Berriak

Bankoa ABANCAk eta Itsas Garapen Elkarteak sektorearen erronkei heldu diete eta iraunkortasunarekin konprometitu dira

Bi erakundeek beren lankidetza berbultzatzen dute eta irtenbide berriak sortzen dituzte sektorearen eguneroko erronketarako, egoera ekonomikoak oso markatuta Bankuak ABANCA Mar bere unitate espezializatuaren esperientzia eta Euskadin duen ezarpena balioetsi ditu   Bankoa ABANCAk eta Itsas Garapen Elkarteak beste urrats bat eman dute iaz hasi zuten lankidetza-bidean, eta lankidetza-hitzarmena berritu dute. Testu berria sektorearekin eskuz […]

Berriak

Itsas Garapen Elkartearen 2022ko laguntzak

Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldeak (ATET) onetsitako arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, 2014-2020 aldirako Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan 2022ko maiatzaren 18ko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren, 2022ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babeseko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen aginduaren babesean, 161 eskabide jaso ditu Itsas Garapen Elkarteak eta horrenbestez, laguntza-eskaeren kopuruak goranzko […]

Berriak

Herri Urrats 2022

Bi urteko geldialdiaren ondoren, Herri Urrats inoiz baino indartsuago itzuli da Senpereko aintzirara. Bertan, eguraldi onak eta giro onak lagunduta, milaka lagun bildu dira goizean goizetik festaz gozatzera, baina baita Seaska Iparraldeko ikastolen federazioak mahai gainean jarritako aldarrikapenak babestera ere.   Izan ere, azken urteetako ikasle kopuruaren hazkundea dela eta, gaurko etekinak Senpereko bosgarren ikastetxe […]

Berriak

Antxua Eguna Getaria 2022

Maiatzaren 6an, ostiralean, Antxua Eguna ospatu zen Getarian. Ospakizun honekin antxoaren dastatzea sustatu nahi da, arrantza-sektorea bultzatzeko eta bertan lan egiten duten pertsonen balioan jartzeko.   Asteburuan zehar hainbat ekintza egin ziren, besteak beste, Izan arrantzale ekimena, Kofradia – Itsas Etxeren eskutik, gazteak arrantza sektorera gerturatzeko asmoz, saregileen lanen erakusketa Getariako lonjan, edota Antxua eta […]