Herri Urrats 2022

Bi urteko geldialdiaren ondoren, Herri Urrats inoiz baino indartsuago itzuli da Senpereko aintzirara. Bertan, eguraldi onak eta giro onak lagunduta, milaka lagun bildu dira goizean goizetik festaz gozatzera, baina baita Seaska Iparraldeko ikastolen federazioak mahai gainean jarritako aldarrikapenak babestera ere.

 

Izan ere, azken urteetako ikasle kopuruaren hazkundea dela eta, gaurko etekinak Senpereko bosgarren ikastetxe bat irekitzera bideratuko dira. Era berean, arduradunek azaldu dutenez, Herri Urrats 2022k azterketak euskaraz egiteko eskubidea eskatu nahi du.

 

Itsas Garapen Elkarteak eta Kofradia Itsas Etxeak bat egin nahi izan dute Iparraldeko ikastolen jaiarekin, eta Herri Urratseko antolatzaileei 200 kilo antxoa eman dizkiete, gure arrantzaleek arrantzatutako sasoiko arrainaren kontsumoa sustatzeko eta Seaska ikastolarekin elkarlanean aritzeko, Senperen bosgarren ikastola zabaltzeko.