ADMINISTRARIA ITSAS GARAPEN ELKARTEA FLAG, ARRANTZA ETA AKUIKULTURA SEKTOREKO TOKI EKINTZAKO TALDEA
1.- MISIOA/FUNTSIOAK
Itsas Garapen Elkartea, Flag-ek administrari postua betetzea behar du kudeaketa-funtzioak, izapidea eta FEMP-aren esparruan arrantza zonen garapen jasangarrirako arrantza-sektorearen laguntza justifikazioa egiteko. Baita ere Arrantza eta Akuikultura Sektoreko Toki Ekintzako Taldeari euskarri administratiboa ematea.
Erantzukizun esparru nagusiak:
- Kudeaketa, izapidea eta dirulaguntzen justifikazioa. Prozedurak, proiektu bakoitzerako kudeatzea eta beharrezko zeregin administratibo, kontabilitateko, fiskal eta juridikoak Partaidetzazko Toki-Garapenaren Estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak arrantza-eremuen garapen jasangarrirako eskatzen dituen eskakizunak betetzea.
- Proiektuen informazioa kudeatzea (proiektuaren bilakaera, sustatzaileak, komunikazioko laguntzak, etab).
- Agente desberdinen arteko dinamizazioa: informazioa eta laguntzen aginduaren kudeaketa (Bizkaiko eta Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradiak,Mankomunitateak, Behargintzak…).
- Itsas Garapen Elkarteko prozesuen, plantilen, informeen,indekadoreen,..erremintak diseinatzea.
- Barneko batzarretara (zuzendaritza batzordea, asanblada) eta kanpoko agenteekin batzarrak prestatzea. Batzarretara joan eta bertako akta egitea horrela eskatzen bada.
- Itsas Garapen Elkarteko korrespondentziaren harrera, sailkapena eta kudeaketa egitea.
- Fakturak berrikustea eta ordainketa aginduak egitea.
- Ekintzaileei arreta eta informazioa eman presentzialki edo telefonoz. Telefonoz dei arreta.
2.- ESKATUTAKO PROFILA
Ezinbesteko baldintza baztertzaileak:
- Informatika gestioko edo administrari gestioko goi mailako zikloa.
- Bost urte baino gehiagoko esperientzia dirulaguntzen edo funts publikoen gestioan, tramitazioan eta justifikazioan.
- Euskara PL3, EGA edo C1.
- Informatikako esperientzia (Excel, Acces, Word, Power point, etab.)
- Gidabaimena B eta lekualdatzerako erreztasuna.
Kontutan hartuko da
- Hiru eta bost urte bitarteko esperientzia gutxienez edukitzea lanpostuaren nibel berdineko funtzioak betetzen.
- Euskal Autonomi Erkidegoko arrantza eta akuikultura sektoreko ezagutza
- Itsas eta arrantza sektoreko agenteen eta erakundeen ezagutza.
- Itsas eta Arrantza Europako funtsaren esparruan (EIAF) ezagutza.
- Landa eremuan, itsas eta arrantza eta lehen sektorean Eusko Jaurlaritzako politika eta araudiaren ezagutza.
- Proiektuen gestioan ezagutza eta esperientzia.
- Gestio programetan administrari prozesuen ezagutza eta esperientzia.
- Euskal Autonomi Erkidegoko entitate publikoko teknikariekin esperientzi profesionala.
- Informatikan ezagutza eta esperientzia. Sare sozialen gestioa.
- Administrazio eta Kudeaketa dokumentalean ezagutza eta esperientzia.
- Bezeroentzat arreta tekniken ezagutza eta esperientzia.
3.- KONTRATU MOTA ETA ORDAINKETA
Kontratu mota: Lan edo Zerbitzu Jakinekoa
Soldata: 18.181,00 Euro/urtero
Lanaldia: 5 ordu
4.- LAN TOKIA
Bere funtzioak betetzeak kentzen dituen lekualdatzeen independentziarekin lantokia Arrantza eta Akuikultura sektoreko toki ekintzako taldearen bulegoetan izango da, hau da, Zamudioko Parke Teknologikoan, Zamudio hirian (Bizkaia).
5.- PROZESUAREN GARAPENA
1.- Deialdia Itsas Garapen Elkartea, Flageko web orrian argitaratuko da www. Itsasgarapen.eus, honela epea zabalik geratzen da martxoak 25eko 10:00 ordura arte hautagaiak aurkezteko.
2.- Eskariak emailez bidali daitezke Itsas Garapen Elkartea, Flageko helbide elektronikora (idazkaritza@itsasgarapen.eus). Bertara hautagaia eta curriculum vitaea bidali daiteke, hau erantzukizunei eta postuaren baldintzei egokituta.
3.- Martxoak 26tik aurrera hamar eguneko epea izango du tribunalak hautagaiek baldintza guztiak gaintzen dituztela baloratzeko eta erabakiko du entrebista pertsonaleko fasea ireki edo ez eta aldi berean hautagai batzuekin edo denekin.
4.- Elkarrizketak eginda tribunalak eskaera bakoitzeko balioespen akta egokia landuko du eta aukeratutako hautagaiaren kontratazio proposamena.