Itsas Garapen Elkartearen 2022ko laguntzak

Arrantza Sektoreko Toki Ekintzako Taldeak (ATET) onetsitako arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, 2014-2020 aldirako Itsas eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan 2022ko maiatzaren 18ko, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren, 2022ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babeseko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen aginduaren babesean, 161 eskabide jaso ditu Itsas Garapen Elkarteak eta horrenbestez, laguntza-eskaeren kopuruak goranzko joerari eutsi dio, 2022ko edizio honetan 2021ean aurkeztutako 143 eskaerak gaindituz.

 

Aurkeztutako eskabideak honela daude banatuta:

  • 81 eskaera, ekoizpeneko inbertsioetarako  laguntzen lerroan.
  • 65 eskaera, enplegua sortzeko laguntzen lerroan.
  • 14 eskaera, ekoizpenekoak ez diren inbertsioetarako laguntzen lerroan.

 

2022. urtean, guztira 1.500.000,00 euro erabiliko dira laguntza-programa hori finantzatzeko. Funts horietatik 1.275.000,00 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsari dagozkio, eta 225.000,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, 1.000.000,00 euro 2022ko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira, eta 500.000,00 euro 2023ko ekitaldiko konpromiso-kredituak. Zuzkidura horren guztizkoaren zenbatekoak eta urtekoen arteko banaketa honako taula honetan deskribatutako laguntza-ildoei esleitzen zaizkie:

 

 

Laguntza-lerroa 2022 (€) 2023 (€) Total (€)
 Ekoizpeneko inbertsioetarako laguntzak 700.000,00 400.000,00 1.100.000,00
Enplegua sortzeko laguntzak 200.000,00 200.000,00
Ekoizpenekoak ez diren inbertsioetarako laguntzak 100.000,00 100.000,00 200.000,00
Guztira 1.000.000,00 500.000,00 1.500.000,00

 

Laguntza-deialdi honen ebazpena agindu hau indarrean jarri eta gehienez ere sei hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da.