Itsas Garapen Elkartearen ekintzak Covid-19ren krisialdian

Erosketak zentralizatzea eta norbera babesteko ekipamenduen banaketa

 

Itsas Garapen Elkarteak, Bizkaiko Baxurako Kofradien Federazioarekin (Zierbena, Santurtzi, Armintza, Bermeo, Lekeitio eta Ondarroako kofradiak), Gipuzkoako Baxurako Kofradien Federazioarekin (Mutriku, Orio, Getaria, Pasaia eta Hondarribiko kofradiak) eta Ondarroako Alturako Arrainen Ekoizleen OPPAO erakundearekin lankidetzan, babes-ekipoak banatu dira arrantza sektoreko kolektibo ezberdinen artean.

Kalkuluen arabera, 1200 arrantzalek baino gehiagok, arraina merkaturatzen duten enpresetako 1300 langilek baino gehiagok, itsasoko 70 emakume langilek (neskatilak, paketatzaileak eta saregileak) eta gure arrantza-herrietako lonjetako lehorreko 320 langilek KN95 motako 40.000 maskara, 5.000 eskularru, desinfektatzeko 11 motxila eta lan jantziak jaso zituzten osasun-larrialdiko lehen asteetan.

ATET-a izan da erosketak zentralizatzeaz eta  gure lurraldeko lonjetan banatzeaz arduratu den erakundea, eta Bizkaiko eta Gipuzkoako Baxurako Kofradien Federazioek eta OPPAOk finantzatu dute ekipamenduen kostua. Horri esker, sektoreko langile guztiek modu seguruagoan lan egin ahal izan dute Covid 19 birusak sortutako krisialdian, eta pandemia garaian arrain freskoaren hornidura bermatu zaie herritar guztiei.

 

 

Ondarroako lonjako Jarduketa Plan Kolektiboa

 

COVID 19 koronabirusak dakartzan osasun-arriskuei erantzun nahi dien, Jarduteko Plan edo Programa Kolektiboa martxan jarri da antxoaren kanpainan enpresen jarduera arruntarekin jarraitu ahal izateko , kontuan hartuta Ondarroako lonja berriaren eraikuntzak nabarmen murriztu duela portu-esparruaren azalera.

Osasun krisia hasi aurretik,marinelak arduratu dira arraina deskargatzeaz, baskulara eramateaz eta, ondoren, kofradiako esparru berean handizkako enpresetara eramateaz era berean, handizkariek  arraina beren solairuetara eramaten dute, portuan bertan, industrialdeetara, kontserbetara edo esparruan manipulatzeko. Kokaleku horretan 400 pertsona baino gehiago egon daitezke, eta, beraz, ia ezinezkoa da segurtasun-tarteak mantentzea.

Horren aurrean, Arrain Saltzaileen Federazioak, Itsas Garapen Elkartearen laguntzarekin erabaki du,  arraina baskulatik edo pisatzetik enpresetara eramateko zerbitzu bat jarri behar dela martxan osasun larrialdia irauten duen bitartean. Merkaturatzaile edo fabrikatzaile bakoitzera egindako lekualdatze kolektiboak, murriztu egingo du pisaketaren inguruko pertsona-kopurua eta hobeto kontrolatuko da Kofradiaren ingurune osoa, eta horrela, mugatuta geratuko da langileen eta marinelen presentzia antolakuntzarako eta funtzionamendurako ezinbesteko den lanentzako.