Akuikultura eguna

Azaroaren 30ean, Akuikulturaren munduko eguna ospatzen da. Horregatik, Plentziako Itsas Estazioak, Itsas Garapen Elkartearen eta Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialarekin batera, jardunaldi bat antolatu zuen Bizkaia Aretoko Lauaxeta gelan, Euskadin garatzen ari diren proiektu esanguratsuenetako batzuk ezagutu ahal izan zirelarik. Era desberdinetako proiektuak, gure lurraldean lantzen diren akuikultura-motak ezagutzeko aukera eman zigutenak.

Gaiker-etik, Javier Etxebarriak, Euskadiko akuikultura-espezie berrien hazkuntza iraunkorrari buruz hitz egin zigun, eta oso ezaguna den den espezie baten hazteko prozesu osoa azaldu zigun, korkoia. Gaiker proiektu honetan, PIE-UPV-EHUren eta Kardala Mutrikuko akuikultura eskolaren laguntzarekin,  mugilido horien hazkuntzaren ziklo osoa ixten saiatzen ari dira.

Roberto Gonzalez ,Discuslandeko ordezkaria , enpresaren erronka berriak hurbildu dizkigu disko arrainen ornamentu-hazkuntzan. Kasu honetan akuikultura ez da giza kontsumorako erabiltzen, akuariologiaren munduan baizik, non disko arrainak akuarioen errege bezala nabarmentzen diren. Discusland-en erronka, arrain-mota horren hazkuntza zikloa guztiz kontrolatzea da, horretarako PIE-EHU-UPVrekin elkarlanean dago.

Azkenik, Matxitxakoko Moluskos-etik, Txomin Lasartek itsas zabaleko muskuiluaren hazkuntza proiektua azaldu zuen, Mendexako akuikultura poligonoan, Ondarroako eta Lekeitioko kostaldeen artean. Ingurua Akuikulturarako egokia zela onartu zenetik, 2019. urtean bildutako lehen uztetara arte, eta baita  hurrengo urteetarako aurreikusita daukaten erronkak, hala nola,  instalazioak handitu eta espezie berriak haztea ere aztertzen ari dira.

Eguna bukatzeko eta mahai-inguru interesgarri baten ostean, bertaratutakoek agape batez gozatu zuten Itsas Garapen Elkartearen, Flag taldearen eskutik.