Araba Euskaraz 2019

Itsas Garapen Elkartea FLAG aurtengo Araba Euskaraz ekimenean parte hartu du. Arabako ikastolen jaia ekainaren 16an burutu zen jai giro eguzkitsu eta bikain batean eta hurbildu ziren pertsona guztiak antolakuntzak ezarritako egitarauaz gozatzeko aukera paregabea izan zuten.

2019. urtean Armentia Ikastola gasteiztarrari egokitu zitzaion jardunaldiaren prestakuntza eta Itsas Garapen Elkarteak 120kg-tik gorako atunaren ekarpena egin zion antolakuntzari, Ikastolen Elkartearekin aurretik adostu zen moduan.

Lankidetza honekin bi asmo bete dira, alde batetik, Armentia Ikastola lagundu, beka sistema berri bat lortzeko eta haurren artean arrainaren kontsumoa bultzatu.