Itsas Garapen Elkartea Espainiako Arrantza Taldeen Sarearen IV. Jardunaldian

Itsas Garapen Elkartea, FLAG Espaianiako Arrantza Taldeen Sareaeren IV. Jardunaldietan egon zen ekainaren 5 eta 7 bitartean. Galpemur, Murtziako eskualdeko Arrantza Toki Ekintza Taldeak antolatutako jardunaldiak, Cartagenako Antzoki Erromatarren Museoan izan zen.

Saioan zehar,  estatu mailako ATET ezberdinekin esperientziak trukatzeko aukera egon zen eta  erkidego bakoitzeko kudeaketa organismoen eta arrantza  tokiko ekintza taldeen hausnarketak ezagutu ziren, arrantza turismo legedi berriari buruzko nobedadeak aurkeztu ziren eta ATET-ak hurrengo ekitaldian izango dituzten araudien lehen berritasunak ezagutzera eman ziren.

Behin aurkezpen guztiak bukatu zirenean, Galpemurren partetik diruz lagundu diren proiektu batzuk bisitatzeko aukera egon zen Murtziako kostaldeko herri ezberdinetan zehar. Horien artean; Cartagenako lonjaren moldaketa, bisita gidatuak burutu ahal izateko, San Pedro del Pinatarren itsas turismoko esperietziak, belauntzien egokitzapena ezgaitasun fisikoa duten pertsonentzat Lo Paganeko portuan, Aguilaseko Zoco del Mar jatetxea edo Mazarronen dagoen Salazón Valerako fabrika.

Itsas Garapen Elkartetik, Galpemur erakundea zoriondu nahi dugu eta eskerrak eman gure egonaldia ahalik eta eraginkorrena izan zedin eman ziguten erreztasun guztiengaitik.