"Itsasoa eta lurra: Etorkizuneko Elikadura"izenburuarekin hurrengo azaroaren 29an Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradian, Ris3 progamaren elikaduraren aukera lurraldearen barruan jardunaldia ospatuko da, Itsas Garapen Elkartea FLAG eta Landaola, Gipuzkoako Landa Garapen Elkarteen Federazioa antolatuta.
RIS3 Euskadi lurraldea ekonomikoki eraldatzeko estrategia da, zeinak erabilgarri dauden baliabideak I+G eta berrikuntza lehentasunen multzoan biltzen dituen.
Beraz, RIS3 Euskadik hazkuntza eta enplegua sortzen duten balio erantsi handiko eremuetan barneratzeko egiten du lan. Aukera-eremuak dira, non Euskadik enpresa-gaitasuna eta gaitasun zientifiko-teknologikoa duen.
Are zehatzago, hiru arlo estrategiko zehaztu dira: Fabrikazio aurreratua, energia eta biozientziak/osasuna. … eta aukeren lau lurralde: Elikadura, hiriko habitata, ekosistemak, kultura eta sormeneko industriak.