Abuztuaren 18an , Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2021ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen 2021eko uztailaren 21eko AGINDUA argitarazten da. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.Abuztuaren18an , Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2021ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen 2021eko uztailaren 21eko AGINDUA argitarazten da. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.
Agindu honen bidez, deialdia egin nahi da Itsas Garapen Elkartea Tokiko Ekintza Taldeari Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak onartutako partaidetzazkotoki-garapenaren estrategien (PTGE) babespean gauzatuko diren proiektuen dirulaguntzetarako.
2021ko ekitaldian, laguntza-programa horretarako, guztira 2.240.000,00 euro bideratuko dira. Funts horietatik 1.904.000,00 euro Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari (IAEF) dagozkio, eta 336.000,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, , 847.000,00 euro 2021eko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie eta 1.393.000,00 euro, 2022ko ekitaldirako konpromiso-kredituei.
Eskabideak, horiek aurkezteko jarraibideak, baita gainerako ereduak edo beharrezko txostenak eskuragarri daude honako euskadi.eus webgunean:
https://www.euskadi.eus/servicios/1051705/web01-tramite/es/
Eskaeraren ondorengo prozedurak helbide honetan egingo dira:
httphttps://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.