2022ko abenduaren 2ko datarekin, Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren ebazpena argitaratzen da. Ebazpen honen bitartez, 2022ko maiatzaren 18ko aginduaren babesean eskatutako laguntzak ematen eta ukatzen dira. Aipatutako aginduak 2022ko ekitaldirako Partaidetzazko Toki Garapenaren Estrategiaren babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen ditu, estrategia hori Itsas Garapen Elkarteari onetsitakoa, arrantza eremuen garapen jasangarrirako IAEF 2014-2020 funtsaren esparruan.