Itsas Garapen Elkartearea 2020ko Asanblada

Uztailaren 2an, osteguna, Itsas Garapen Elkartearen 2020ko lehen seihilekoko asanblada egin zen Bermeon. Hitzordua Bermeoko San Pedroko arrantzaleen kofradian izan zen, eta bertan bildu ziren Arrantzako Tokiko Ekintza Taldea osatzen duten euskal arrantza sektoreko erakundeetako ordezkariak, Leandro Azkue Arrantza Idazkaria bertan zela.

Asanbladan 2019ko kontuak eta 2020ko aurrekontuak onartu ziren, aurreko urtekoekin alderatuta ia aldaketarik izan ez zutenak, eta 2018ko eta 2019ko laguntza-deialdien egoerak errepasatu ziren, bai eta 2020ko deialdian jasotako eskabideak ere, horiek aurkezteko epea batzarra egin baino bi egun lehenago amaitzen baitzen.

Batzarrarekin amaitzeko, Miren Garmendia OPEGUIko idazkariak Kofradia-Itsas Etxea proiektua aurkeztu zien Batzarreko gainerako kideei. Proiektua uztailaren 16an aurkeztukoa zen, arrantzaleen zaindari den Karmengo Amaren egunean.

Azkenik, bertaratutakoek Bermeoko lonjaren bisita gidatuaz eta  herriko kontserba-produktuen dastaketa  gozatu ahal izan zuten, neskatilen itsas turismoko proiektuari esker.