“AMARRA” Euskadiko muskuiluaren aurkezpena

 

Euskal Herrian guztiz ekoiztu den lehenengo muskuiluen aurkezpena egin zen pasadan uztailaren 3an Lekeitko portuan, AMARRA markarekin. Matxitxako Moluscos enpresaren proiektua hau  Itsas Garapen Elkartea arrantza toki ekintzako taldea diruz lagundu duen ekimena da.

Ondarroa eta Lekeitioko herrien kokatzen den azpiegitura aintzindaria da, izan ere, itsas zabalean long-line metodoaren bitartez ekoizten diren muskuiluak baitira. Gaur egun, Matxitxako Moluscos enpresak akuikultura poliginoaren %10a betetzen ditu, baina laster espacio handiago bat beteko du eta ostraren ekoizpena garatzea ere aurreikusi dute.

Aurkezpen ofizialean, Matxitxako Moluscoseko bazkideak eta bertaratu ziren agintariak itsas zabaleko azpiegiturak ikusteko aukera izan zuten eta hitzakldi ofizialen ostean, Euskal Herrian guztiz ekoiztutako lehen muskuiluak dastazeko aukera izan zuten Lekeitiko portura hurbildu ziren pertsonek.  Muskuiluak, tamaina ertainekoak, itsasoko zapore paregabea, izaera basatia eta testura mamitsua duten kalitate maila altukoak  dira.