Maiatzaren 6an, ostiralean, Antxua Eguna ospatu zen Getarian. Ospakizun honekin antxoaren dastatzea sustatu nahi da, arrantza-sektorea bultzatzeko eta bertan lan egiten duten pertsonen balioan jartzeko.
Asteburuan zehar hainbat ekintza egin ziren, besteak beste, Izan arrantzale ekimena, Kofradia – Itsas Etxeren eskutik, gazteak arrantza sektorera gerturatzeko asmoz, saregileen lanen erakusketa Getariako lonjan, edota Antxua eta Getariako txakolinaren uztarketa gastronomikoa Pili Manterola (Iribar jatetxea), Getariako Arrantzaleen Kofradia eta Mikel Garaizabalen eskutik.
Aurtengo sarien artean, zilarrezko antxua Itsasoko Gizarte Institutuaren Esperanza del Mar ospitale-itsasontziri eman zitzaion, gure arrantzaleei laguntzen egindako lan ordainezinagatik, batez ere pandemiaren azken bi urte hauetan, egoera bereziki zailean.
Aurtengo beste sari bat Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiako presidente den Emeterio Urrestirentzat izan da.