Itsas Garapen Elkartea, FLAG arrantza eta akuikulturako tokiko ekintza talde bat da, eta Bizkaiko bere egoitzan langile hau behar du:
Arduradun teknikoa
Zuzendaritza Batzordearen mende, haren xede nagusia izango da arrantza lurraldean estrategiaren ezarpena gidatzea eta koordinatzea; bai eta Itsas Garapen Elkartea osatzen duen lantaldea eta partekatutako zereginetan parte hartzen duten erakunde bazkideetako pertsonak zuzentzea eta kudeatzea ere. Horretarako, elkartearen Zuzendaritza Batzordearekin etengabeko koordinazioa izan beharko du, eta bere gain hartuko du egindako lanaren emaitzaren erantzukizun teknikoa. Gainera, laguntza espedienteak dinamizatzeaz eta kudeatzeaz arduratuko da.
Zer eskatzen den:
- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako unibertsitate lizentzia edo gradua.
- Gutxienez hiru urteko esperientzia, antzeko eginkizun eta erantzukizunetan.
- Lan esperientzia izatea Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eremuen tokiko garapen sostengagarriaren arloan, arrantza sektorearen dibertsifikazioan, eta arrantzara eta arrantza eremuen garapen sostengagarrira bideratutako Europako funtsen kudeaketan.
- Euskaraz jakitea (C1 maila).
- Ingelesez jakitea (B2 maila).
- B motako gidabaimena, indarrean.
- Joan-etorriak egiteko prest izatea.
Eskaintzen da: berehala lanean hastea eta kontratu mugagabea.
Hautagaitzat aurkezteko epea 2023ko azaroaren 23an amaituko da.
Izena emateko: https://www.campo-ochandiano.com/#/ofertas/detail/134542
Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Legeari (3/2018 Lege Organikoa, 2018ko abenduaren 5ekoa) jarraituz tratatuko dugu jasotzen dugun informazioa.