Arrain Azoka Birtuala 2020

“Gastronomia ospatu egin behar da” eta premisa horrekin Bermeoko Arrain Azoka pandemia garaian berrasmatzen da. Urtero milaka lagun biltzen dira Lamera parkean, eta azoka ezin izan denez ohiko moduan bizi, aurten modu birtualean, udalerriko itsas ondarearen, ondare kulturalaren, ekonomikoaren eta gastronomikoaren erakusleiho onenaz gozatzeko aukera ezin izango dugu.

Aukera horri esker, hitzordua  bisitarien egutegietan mantendu daiteke, eta euskarri birtual bat eskaintzen zaie udalerriko enpresei, non kontsumitzaileek beren produktuak erosi ahal izango dituzten www.bizibermeo.eus/arrainazoka orriaren bidez.

2020ko Arrain Azokak aste osoa iraungo du ohiko hiru egunak luzatuz eta  maiatzaren 18an, hasiko da aurkezpen ofizialarekin, eta hainbat jardueraz beteta dator; besteak beste, kontserbak egiteko prozesua edo neskatilen eta saregileen lana portuan ezagutzeko aukera, BTWC, Azti edo Aranzadiko adituen hitzaldietak ikusteko aukera, Bermeko  taberna eta jatetxeen arteako erronkaz gozatzeko aukera  edo Euskaraldirako prestatzea, Kike Amunarrizen laguntzarekin.