Arrantzaren Sektoreko Emakumeen Espainiako Sareak “sektoreko eta berdintasunaren arloko emakumeek sustatutako jardunbide ekintzaile egokien” katalogoa argitaratu du.
Argitalpen honetan, Galp Itsas Garapen Elkarteak laguntzaren azken edizioetan finantzatutako hiru proiektu nabarmentzen dira, gure lurraldeko emakumeek sustatu dituztenak.
Eraldaketa, merkaturatze eta balorizazioaren esparruan, Getariako udalerrian kokatutako bi proiektu sartu dira, eta itsas turismoaren atalean Bermeoko udalerriko proiektu bat:
- Maisor Kontserbak, “Maisor esperientziak” ekimenaren bitartez, Getariako antxoaren elaborazioari buruzko bisitak eskaintzen lantegira eta tailerretara , haien artisau-lanari balioa emanez eta tokiko arrantza-tradizioa eta produktu hori egiteko ohitura zabalduz.
- Manuela Jauregik, “Sopak Primicia del Mar” proiektuarekin, bat-bateko olagarro-zopa bat du, Urola Kostako eskualde berean hautatutako barazkien nahasketarekin batera, zeinaren bidez balioa ematen zaion sukaldaritzako tradizio zaharrari eta eskualdeko herrietan oso errotuta dagoen produktu bati, hala nola olagarroari, kasu honetan deshidratatuari.
- Bermeoko neskatilak eta saregileak, portura eta lonjara bisita gidatuak egiten dituztenak, beren jarduera dibertsifikatzeko eta beren lan nagusiaren ordezko beste diru-iturri bat lortzeko, emakumeek arrantza-sektorean egiten duten lana ikusaraztea lortu duen itsas turismoko proiektu honekin.
Esteka honetan katalogo osora sar zaitezke: