Arrantza Taldeen Sareak aipamen berezia egin dio Maisor-i

Getariako Maisor kontserba-enpresak sustatutako eta Itsas Garapen Elkarteak babestutako produktua dibertsifikatzeko proiektua nabarmendu da Arrantza Taldeen Espainiako Sareak aldizka argitaratzen duen Flash informatiboaren azken atalean.

Maisor Getariako familia enpresa da, arrantza-tradizio luzea du, eta arrain-kontserbak egiten ditu, soilik Kantauri itsasoko espezieekin, Getariako flotak arrantza-modu tradizionalak erabiliz harrapatutakoak.
Lehiakortasuna etengabe hobetu nahian eta bezeroetara (egungoak eta potentzialak) egokitzeko  asmoarekin, proiektu hau planteatu dute produktu berri bat garatuz.
Egungo gama handitu eta indartuko du, eta merkataritza-kanal berriak irekiko dizkie.
Proiektu hau hainbat eragilek (ikertzaileak, ekoizleak, zaharberritzaileak) elkarlanean garatu dute, eta bere “Core business” -etik eratorritako produktua da.
Zehazki, antxoa gazitzen heltzeko prozesuaren ondoriozko gatzuna balioztatu nahi da, gaur egun botatzen dena, baina tratamendu egokiarekin produktu berri bat izateko aukera emango die, “Garum” izenekoa, jatorri erromatarreko ongarria, duela 2.000 urte egina, eta oso balioetsia  gastronomia altuan eta zapore berezi baten
sustatzailetzat hartzen dena.

Hurrengo linkean ikusgai dago iraileko Arrantza Taldeen Sarearen Flash informatiboa:

https://regp.pesca.mapama.es/sites/default/files/flashenReD/FLASH_N11_Septiembre.pdf