Bankoa Abanca eta Itsas Garapen Elkartearen arteko finantza-lankidetzarako hitzarmena

Bankoa ABANCAk eta Itsas Garapen Elkarteak arrantza-udalerrietan ekonomia urdina sustatzeko aliantza berritu dute.

 

  • Akordio berri honek indartu egiten du bi erakundeek arrantza-eremuen ekonomia- eta ingurumen-garapenarekin duten konpromisoa

  • Bankuak sektoreari buruzko ezagutza zabala eskaintzen du, ABANCA Mar unitate espezializatuaren bitartez, arrantzaren mundua eraldatzeko eta lehiakortasuna indartzeko

 

Bankoa ABANCAk eta Itsas Garapen Elkarteak aliantza estrategikoa berritu dute, Euskadiko arrantza- eta akuikultura-sektorearen dibertsifikazioa eta modernizazioa sustatuko duten finantza-irtenbide berriak eskaintzeko. Zamudion sinatu den akordio honek indartu egiten du bi erakundeek arrantzaren mendeko erkidegoen garapen ekonomiko eta ingurumenarekiko duten konpromisoa.

Bankoa ABANCAko zuzendari komertziala, José Luis Barca, eta Itsas Garapen Elkarteko presidentea, Aurelio Bilbao, izan ziren lankidetza berri hau formalizatzeko arduradunak, Ekaitz Urtiaga ATETeko arduradun teknikoak eta Mikel Eraso ABANCA Mar-eko koordinatzaileak ere parte hartu zuten ekitaldian.

Akordio hau berritzeak finantza-berrikuntza batzuk dakartza berekin, bai proiektu berriak sortzen laguntzera bideratuak, bai daudenen lehiakortasuna hobetzera bideratuak. Izan ere, finantza-erakundeak (ABANCA Mar-en bidez) eta Itsas Garapen Elkarteak ekonomia urdinerako trantsizioarekin konprometituta daude. Alde horretatik, abantaila nagusien artean, kreditu-lerro malguak, lehentasunezko baldintzak dituzten maileguak, dirulaguntzen aurrerakinak eta sektorearen beharretara egokitutako leasing-zerbitzuak daude.

Akordio honen beste alderdi garrantzitsu bat jasangarritasunean duen ikuspegia da. Dokumentuak aurrerakin-maileguak jasotzen ditu, komisiorik edo interesik gabe, energia-eraginkortasunean, biodibertsitatean eta klima-inpaktuaren hobekuntzan inbertsioak egiteko, ingurumena errespetatuko duen garapen ekonomikoa sustatuz.