FARNETen nazioarte mailako zortzigarren mintegia 2019ko apirilaren 2tik 4ra ospatu zen Bantry-n, Irlandan. Mintegia FLAG ezberdinetako ordezkariek aukera izan zuten FLAG-ak “adimentsuagoak” izan daitezen modu desberdinek aztertuz. Gauzak modu desberdinean eginez eta irudimenezko ideietan inbertituz, erronkei aurre egiteko. Etorkizunerako estrategia adimentsuen aldeko lanari buruz gogoeta egiteko aukera ere izan zen.
Ekitaldi honen gaia “Kostaldeko eremu adimendunak: adimen eta berrikuntza FLAG komunitateetan” izan zen. Mintegi hau Europako Batzordearen ekimenez antolatu zen, FLAG South-k, Irlandako Itsas Elikagaien Garapenerako Agentziaren (BIM (Bord Iascaigh Mhara) eta Irlandako Errepublikako Nekazaritza Sailarekin batera.
Jorratutako gaiak honakoak izan ziren:
- Aliantza adimendunak (interesa duten taldeen artean irabazi ohi duten egoerak sortuz)
- Baliabideen erabilera adimenduna (tokiko baliabideen eta produkzio sistemen optimizazioa)
- Finantzaketa adimenduna (eskala txikiko onuradunei zuzenduta: mikrokredituak, finantzaketa publikoak, etab.)
- Zerbitzu adimendunak (egokitze zerbitzuak beren bideragarritasuna ziurtatzeko: portu adimendunak, urruneko eremuen konexioa, etab.)
Mintegiaren gaiak hainbat aurkezpen, lantaldeen eztabaidak, mini osoko bilkurak, “Adituak ezagutu ” saio bat eta bertako proiektu ezberdinetara bisita egin zen.
Informazio gehiago: