Dokumentu hori Arrantzako Idazkaritza Nagusiak egin du, Arrantza Sektoreko Emakumeen Espainiako Sarearen bidez, autonomia-erkidegoetako arrantza-administrazioei, sektoreko erakundeei, ATETei eta itsasoko emakume profesionalen elkarteei egindako kontsultetatik abiatuta.
Arrantza eta Akuikultura Sektoreko Genero Berdintasunerako Plana 2015-2020 ebaluazioa
Sektorean berdintasunaren arloan hautemandako premiei erantzun eraginkorra emateko, plana idatzi aurretik diagnostiko bat egin zen, bai datu kuantitatiboetan oinarrituta (datu horiek aldian-aldian eguneratu dira indarraldian zehar), bai analisi kualitatibo batean oinarrituta, eta, horren bidez, abiapuntuko testuingurua finkatu nahi izan zen. Hortik abiatuta, berdintasun-estrategia definitu zen, eta lehentasunezko 4 jarduera-ardatzetan gauzatzen da (enpleguari eta ekintzailetzari, lan- eta bizi-baldintzei, diskriminaziorik ezari eta lidergoari eta ahalduntzeari buruzkoak). Ardatz horiek, era berean, 12 helburu espezifikotan eta horiek lortzeko 33 jarduketatan banatzen dira.
- 1. ardatza: Lan-merkatuan sartzeko gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzea arrantza eta akuikultura-sektorean , eta emakumeen ekintzailetza bultzatzea.
1.1. Emakumeen laneratzea arrantza eta akuikultura-sektorean sustatzea.
1.2. Emakumeen ekintzailetza sustatzea, arrantza- eta akuikultura-sektorean enplegu berriak sor daitezen.
- 2. ardatza: Arrantza- eta akuikultura-sektoreko emakumeen lan-baldintzak eta bizi-kalitatea hobetzea.
2.1. Bidezko ordainsaria sustatzea, prekarietatea, soldata-arrakala eta sexuaren araberako lanbide-sailkapena saihestuz.
2.2. Behin-behinekotasun handia eta jarduerarik gabeko aldiak konpentsatzeko aukerak eta mekanismoak garatzea.
2.3. Lan-ordutegiak arrazionalizatzea, norberaren bizitza, familia eta lana uztartzea hobetuz, bai eta erantzunkidetasuna ere.
2.4. Laneko osasun-, higiene- eta segurtasun-baldintza egokiak erraztea eta ziurtatzea.
2.5. Lanbide-jardueraren ondoriozko gaixotasunak antzematea.
2.6. Erretiro-adinaren koefiziente murriztaileak egokitzea.
- 3. ardatza:Arrantza- eta akuikultura-sektorean emakumeei aintzatespena eta tratu-berdintasuna eta diskriminaziorik eza sustatzea.
3.1. Emakumeek arrantza- eta akuikultura-sektoreari egiten dioten ekarpena ikusaraztea.
3.2. Sektoreko langileen aintzatespen profesionala handitzea.
- 4. ardatza: Arrantza- eta akuikultura-sektoreko emakumeen lidergoa eta ahalduntzea sustatzea.
4.1. Arrantza- eta akuikultura sektoreko erabaki eta kudeaketaorganoetan emakumeen presentzia eta parte-hartze aktiboa sustatzea.
4.2. Emakumeek beren komunitateen bizitza ekonomikoan, politikoan eta soziokulturalean eta arrantza-eremuen garapen iraunkorrean duten parte-hartzea handitzea.
Ebaluazio honen emaitzak eta ondorioak esanguratsuak eta erabilgarriak dira, 2021-2027 sektorekako berdintasun-plan berrian hobekuntzak sartzeko, aurreko aldian lortutako aurrerapenetan sakontzeko eta genero-berdintasunaren arloan hautemandako erronkei aurre egiteko aukera emango baitute.