Bermeoko neskatilak Kofradiara bisita gidatuak egingo dituzte

Bermeoko neskatilak Kofradiara bisita gidatua prestatu dute eta bertan portu honetako emakumeen partetik beraien lana eta bizimodua ezagutzeko aukera edukiko dugu.

Bisita ordu eta erdiko luzeera izango du eta bertan bisitaria itsas emakume langileen lana ezagutzeaz gain Bermeoko historia eta Kofradiatik begibistan dauden leku bereizgarrien bitxikeriak ezagutzeko aukera paregabea izango du.

Beranduago, Kofradiren barneko aldera sartuta, “Kantxa” erakutsiko digute eta arrainaren prozesua erakutsiko digute itsas barnetik datorrenetik salmenta burutzen den momentura arte. Prozesu horretan zehar, berien lana azalduz joango dira, burutzen dute lana belaunaldiz belaunaldi igarotako lan modua da eta bermeotar askoren arbasoak buruturiko bezalakoa da. Ordutegirik gabeko lan gogorra da, baina neskatila eta sareginak pasioz beteta giten dutena. Horren ostean, arrainaren subasta bat ikusteko eta bizitzeko aukera izango dugu eta  bukatzeko bertako produktuen dastaketa batez gozatzeko parada izango dute gerturatzen diren bisitari guztiak.

Bermeoko Arrain Azokan, ekimena ofizialki aurkeztu zen eta Bermeoko Udaleko, Eusko Jaurlaritzako eta Itsas Garapen Elkartea,FLAG  tokiko arrantza sektoreko ekintza taldeko ordezkariak  Bermeoko turismo blulegoaren laguntzari esker, udako hilabeteetan zehar ikusgai egongo den bisita honen aurrerapen bat ikusteko aukera izan genuen.