Arrantza Taldeen Espainiako Sareak Itsas Garapen Elkartearen (FLAG) bi proiektu saritu ditu.
Arrantza Taldeen Espainiako Sarearen osoko bilkuran, 10 urte bete berri dituena arrantza-eremuetan tokiko garapen parte-hartzailearen alde lanean, “Tokiko garapen parte-hartzailearen jardunbide egokien proiektuei II. Aintzatespenak”banatu dira. Oraingo honetan, Itsas Garapen Elkarteak diruz lagundutako bi proiektu, aintzatespen orokorren barruan saritu dira: Sopak Primicia del Mar eta Ecofish.
“Sopak primicia del Mar”, bi aldeen batasunetik sortutako proiektua da. Alde batetik, Getariako portuan arrantzan aritzen den familia bat, gizona arrantzalea lanbidez eta emakumea berriz , neskatila . Bere lana gutxitzen ari zenez, bere jarduera dibertsifikatzea erabaki zuten, ostalaritza-sektorean esperientzia duen beste bazkide batekin elkarlana hasita . Horrela eskualdean ohitura handia duen produktu bat berreskuratzen dute, olagarro zopa, kasu honetan deshidratatua eta Urola Kostako eskualdean bertan hautatutako barazkien nahasketa batekin batera. Proiektua martxan jarriz, eskualdeko herrietan ohitura handiko produktu bat prestatzeko antzinako modu bat balioan jartzen dute sukaldatzeko era errazean hauts formatuan egina dagoelako.
“Ecofish”, Itsas Gela Elkarteak bultzatzen duen proiektua da. Horren bidez, itsas zaborrekin lotuta itsas ingurunean dagoen ingurumen-arazoaz burujabetasuna sortu nahi da, boluntarioek MATER itsasontzi-museoan “fishing for litter” edo itsas zaborren arrantzako jarduerak abiaraziz euskal kostaldean zehar .MATER Getariako azken atunontzia izan zen eta arrantza aktibitatea bukatzerakoan erabilera berri hau eman zitzaion.