Ekonomia Urdin JasangarrirakoTransizioa

 

Arrantza eta Akuikulturako Zuzendariaren 2023ko urriaren 6ko ebazpenaren bidez hautatu dira Itsas Garapen Elkartea – FLAG Tokiko Arrantza Ekintzako Taldea eta Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-eremuetarako tokiko garapen parte-hartzaile jasangarrirako estrategia (Ekonomia Urdin Jasangarrirako Trantsizioa), Arrantza eta Akuikultura zuzendariaren 2023ko urriaren 6ko ebazpenaren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 7ko AGINDUAren deialdiaren esparruan.

Agindu horren bidez, tokiko garapen parte-hartzailerako estrategiak (TGPE) eta horiek kudeatzeko ardura duten arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeak (ATET) hautatzeko eta onartzeko deialdi publikoa onartu zen (2023ko uztailaren 31ko EHAA, 144. zk.).

Horrek esan nahi du ITSAS GARAPEN ELKARTEA, FLAG, Arrantza-Sektoreko Tokiko Ekintza Talde izendatu dela, Ekonomia Urdin Jasangarrirako Trantsizioa izeneko tokiko garapen parte-hartzailearen estrategia kudeatzeko, bai eta Erakunde Laguntzaile ere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Onartutako estrategia honek, Ekonomia urdin jasangarri baterako trantsizioak, laburbilduz, Itsas Garapen Elkartea -FLAG Tokiko Arrantza Ekintzako Taldearen  jarduera-eremuko (Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko 16 udalerri eta Donostiako arrantza-portua) urdin jasangarrirako trantsizioa bultzatu nahi du, lurraldearen hazkunde urdina ekarriko duten jarduera ekonomikoei lagunduz, arrantza-sektoreari, haren dibertsifikazio ekonomikoari eta haren jasangarritasuna hobetzeari bereziki erreparatuta.

Hautatutako estrategia honek eta Itsas Garapen Elkartea Tokiko Arrantza Ekintzako Talde izendatzeak bere horretan jarraituko dute 2021-2027 aldirako Itsas Arrantzako eta Akuikulturako Europako Funtsa indarrean dagoen bitartean.