Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailaren eta «Itsas Garapen Elkartea» Tokiko Ekintza-Taldearen arteko Hitzarmena

Alde batetik, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Saila, Bittor Oroz Izagirrek ordezkatuta, eta, bestetik, «Itsasgarapen Elkartea, Flag» Tokiko Ekintza Taldea, egoitza Bermeon duena, Errosape kaia kalea z/g, eta Identifikazio Fiskaleko Kodea, G01546696 zenbakia, Aurelio Bilbao Barandicak  lehendakariak ordezkatua, hitzarmen bat sinatu duTE, zeinaren helburua baita partaidetzazko toki-garapeneko estrategia aplikatzea  mugatutako jarduketa-eremuan, Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsaren 2021-2027 Programarekin bat etorriz. Programa hori Europako Batzordeak onartu du 2022/11/29ko Betearazpen Erabakiaren bidez.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendariaren 2023ko urriaren 6ko Ebazpenak argitara ematen du Itsas Garapen Elkartea, FLAG arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldearen izendapena, partaidetzazko toki-garapeneko estrategia kudeatzeko, Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko uztailaren 7ko Aginduaren bidez egindako deialdi publikoaren arabera hautatu eta onartu zena.

Itsas Garapen Elkartea, Flag, arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeak aurkeztutako partaidetzazko tokiko garapen-estrategia, hautatua eta onartua izan dena.