Datorren ekainaren 4an, Itsas Garapen Elkarteak, Abanca Mar-ekin lankidetzan, Euskadiko arrantza-sektoreko enpresei finantza-laguntza emateko tresnak erakusteko jardunaldiak aurkezten ditu. Jarduanldiari etekin handiena ateratzek asmoarekin, bi saio ezberdindu ditugu:
- Euskadiko Erauzketa Sektorea 10:00
- Euskadiko arrainen merkaturatze- eta eraldatze-sektorea 12:00
Jardunaldi horietan honako hizlari hauek parte hartuko dute:
Javier Fraga eta Mikel Eraso
Abanca Mar: “Abanca Mar erakundeak arrantza-sektoreari finantza-laguntza ematea”
Leandro Azkue
ARRANTZA eta AKUIKULTURA ZUZENDARIA: “Arrantza-sektorearen egungo egoera”
Itsas Garapen Elkartetik, Flag, interesa duten guztiak jardunaldian parte hartzera animatzen ditugu. Horretarako, gurekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu, zuen interesa adieraziz eta saiora sartzeko esteka partekatuko dizuegu.