Hondarribiko portuko 5 sareginek sustatutako proiektua da HonSare, eta bere lan-jarduera dibertsifikatzea du helburu, arrantza-sareak berrerabiliz poltsak eta beste osagarri batzuk sortzeko. Alternatiba ekologikoa da arrantza-sareak birziklatzeko eta berrerabiltzeko, hondakinak murriztuz; eta lan-proposamen bat da, karga sentimental handia duena; horren bidez, haien lanbidea ikusarazten da eta haien jarduera dibertsifikatuz.
Ehunka urte dituen eskulangintzako lanbidea da, non emakumeek arrantzarako tresneria eta aparailuak egin eta zaintzen dituzten. Lana agerian egiten dute, gure kostaldeko portu askotan. Saregileek funtsezko lana egiten dute arrantzontziek arrantzan egiteko behar duten antolaketa prozesuan.
Emakume asko aritu dira mendetan zehar, kaian bertan eta behartutako posturetan eta aire zabalean lan eginez, arrantzontzietan artisautzako arrantzan, batez ere inguraketako arrantzan, erabiltzen diren aparailuak egiten edo konpontzen. Emakumeen lanbidea da nabarmenki, marjinala kasu askotan, ezezaguna herritar askorentzat eta laneko legeriarako ikusezina zenbait alderditan.
Ekimen horri esker, produktu horiek merkaturatu ahal izan dira, berrerabilitako sareetan oinarritutako poltsak, ekonomia zirkularraren filosofiarekin eta saregileen artisau-lanbideari bizitza berri bat emateko, betiere itsasotik eskura “zatitxo” bat eramatea ahalbidetuz. Aldi berean, gure kostaldean hainbeste errotuta dagoen lanbide bat ikusaraztea eta gure kultura-ondarearen parte den lanbide bat balioestea lortu dute.
Informazio gehiago eta kontaktua: