Itsas Garapen Elkartea, Flag Bermeoko Arrain Azokan

Itsas Garapen Ekartea, Flag Bermeon maiatzaren 18,19 eta 20 an burutu zen XXIV. Arrain Azokan parte hartu zuen, Bermeoko Arrantzaleen Kofradia Zaharrean egin zen 1.100 kg-ko hegaluze dastaketan lagunduz. Bertan, hegaluze pintxoak eta marmitakoa dastatzeko aukera egon zen.

Diru-bilketarekin lortutako funtsak Bermeoko ongintza elkarteetara zuzendua egon zen.

Itsas Garapen Elkartea, Flag antolakuntzak jarritako gunean toki bat izan zuen taldearen babesarekin burututako ekintzak eta proiektuak hedatu ahal izateko.

 

Gune horretan bertan, Itsas Garapen Elkartea, Flag-eko ordezkariak   Bermeo Tuna World Capital (BTWC) proiektuaren aurkezpena ikusteko aukera izan zuten. Plan honen helburua, Bermeoko arratza flota ea industriaren garrantzia azpimarratzea da.