Itsas Garapen Elkartea, FLAG VIII. Nautika Biltzarrean

“Hazkunde urdina” lelopean, martxoaren 5ean eta 6an VIII. Kongresu Nautikoa egin zen Valentzian ANEN-ek (Nautikako Enpresen Elkarte Nazionala )antolatuta  . Bertan, sektore nautikoaren bilakaeran eragin handiena duten gaiak jorratu ziren. Administrazio Zentraleko eta Valentziako Generalitateko ordezkariek, analista ekonomikoek, legelari nabarmenek eta marketin digitaleko adituen parte hartzearekin.

Jorratutako gaien artean, besteak beste, honako hauek nabarmendu ziren: refit & repair sektorea, sektore nautikoaren eta itsas kapitanien arteko harremanak, zeinetan aisialdiko nautika arautzen duen araudiaren interpretazioan daude irizpide desberdinak jorratu ziren.

Itsas Garapen Elkarteko ordezkariak, Kongresuan izan ziren, sektore nautikoak arrantzaren dibertsifikazioan duen garrantzia kontuan hartuta. Bertan, honako hizlarien parte hartzea nabarmendu zen : Garrigues Fundazioko lehendakari Antonio Garrigues Walker, Fernando González Urbaneja, idazlea, kazetaria eta analista ekonomikoa; Mago More, hizlaria eta coach; Juan Llantada, marketin eta estrategian aditua; Paula Gonzalvo, Allende los Maresen nabigatzaile sortzailea; eta Víctor Rodado ekintzailea eta Minimalismeko sortzailea.