Jardunbide Egokien Katalogoaren laugarren edizioa

Arrantza Taldeen Espainiako Sareak Jardunbide Egokien laugarren Katalogoa argitaratu du, Espainiako geografiako lurraldeetan abian jarritako eta Arrantza Sektoreko Tokiko Ekintza Taldeek dinamizatutako ekimen, arrakastatsu eta originalei zabalkundea ematen jarraitzeko eta, horrela, eraginkorrak izan diren ideiak dituzten balizko sustatzaileak gidatzeko, eta ekimen horiek beste ingurune eta lurralde batzuetara helarazteko.

Itsas Garapen Elkarteak diruz lagundutako hiru proiektu nabarmendu dira aurtengo edizioan:

  • BRAI-KANTAURI itsasoarekiko eta euli bidezko arrantzarekiko grina duten pertsonek bultzatutako enpresa da, eta e2019, euren pasioa lan bihurtzea eta Donostiako kostaldean eta inguruetan esperientzia nautiko paregabeak eskaintzea erabaki zuten. Eskaintzen dituzten esperientziak euskal kostaldean zehar ibilbide erregularrak eta pertsonalizatuak, arrantza irteerak eta itsas eta garraio pribatuaren zerbitzua dira.
  • HAMARRATZ: sustatzaileak Andoni Chinchilla Tamayo eta Anne Aguirre Eguibar senar-emazteak dira. Bi sukaldari horiek 10 urte daramatzate elkarrekin lanean Zumaiako Udalaren jatetxean. Urte horietan, gaur egun menuetan eskaintzen ez diren arrainak egiteko prozesuak ikertu eta landu dituzte. Ikerketa hori, funtsean, itsasertzeko arrainetan egin da. Arrain horiek lehen kontsumitzen ziren, baina orain, ezjakintasunagatik edo merkaturatzen ez direlako, jendeak ez du ez kontsumitzen ez eskatzen.
  • Itsasaurre Pescado S.L. enpresak hainbat urte daramatza arrainak eta itsaskiak banatzen eta egiten. Ondarroako portuan dago, eta bere  bezero garrantzitsuenak s egunero arrain eta itsaski freskoa zerbitzatzen duten ostalaritza establezimenduak dira . Bezeroei balioa emateko orduan enpresak duen inplikazioa ikusarazteko modurik onena da proiektu hau. Ez da ohikoa arrain-hornitzaile batek bere jarduerari bere produktua modu berritzaile eta bakarrean saltzeko modu berriak proposatzeko ikerketa-ekimenak gehitzea, bezeroei lagundu diezaieketen proposamenak esploratuz eta merkatuan ez dauden produktu berriak erabiltzeko esklusibotasuna emanez.

Aurreko katalogoetan erabilitako, lan-metodologia bera erabili da. Jardunbide egoki gisa katalogatutako ekimenen behin betiko hautaketa proiektu anitzen azterketa  xehatua egin da , irizpide multzo batean oinarrituta eta alderdi jakin batzuen arabera (eragiketa mota eta lurralde-ordezkagarritasuna).

Ildo horretan, proiekturik aipagarrienak jasotzen saiatu dira, proiektuak OPDren barruan kokatzen diren “eragiketa moten” arabera (balio erantsia, dibertsifikazioa, soziokulturala, ingurumena, gobernantza), bai eta 2019-2020 deialdietan proiektuak onartu zituzten autonomia-erkidego guztiei ordezkagarritasuna ematen ere.

Halaber, proiektu edo ekimen bat “jardunbide egoki” gisa hautatu ahal izateko kontuan hartu diren irizpideak jarraian adierazten dira, baina ez da beharrezkoa irizpide guzti-guztiak betetzea:

Arrakastatsua/Inpaktu positiboa.
Jasangarria, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik.
Egoera ahulean dauden kolektiboekiko sentikorra (emakumeak, gazteak, desgaituak, etab.).
Berrikuntza.
Parte-hartze prozesu baten emaitza.
Enplegua sortzea.

Katalogo hau ATETekin izandako etengabeko lankidetzaren emaitza da; horregatik, REGPk eskerrak eman nahi dizkie bertan parte hartu duten eta inplikatu diren ATETei, eta bilduma berri hau egin ahal izan dute, aukeratutako proiektuei buruzko galderei erantzuteko orduan izan duten eskuzabaltasunagatik eta jarrera onagatik.

Katalogoa esteka honetan dago eskuragarri:

https://regp.pesca.mapama.es/sites/default/files/publicaciones/Catalogo_Buenas_Practicas_Conv_19_20_1.pdf