Terres de l`Ebre eta Costa Brava Kataluniako GALPen bisita

2019ko urtalirraren 9 eta 10ean Itsas Garapen Elkarteak Kataluniako inguratzeko kofradien bisita jaso du, GALP Terres de l`Ebre eta GALP Costa Bravako lagunekin eta Kataluniako Generelitat-eko teknikariekin batera etorri direnak.

Egonaldi honetan zehar inguratze ontzien aukerak eta ekoizle elkarteen abantailen inguruan esperientziak trukatzeko aukerak izan ditugu.

 

Egun hauetan Pasaiako soto berriak ikusteko aukera izan genuen eta Getarian lonja, subasta-gela eta saregileen instalazioetara bisita egin genuen.