Kofradia-Itsas Etxea sarien lehen edizioak Gipuzkoako baxurako arrantzaren kate osoko agenteei balioa eman die. Joan den larunbatean, azaroaren 27an, Gipuzkoako arrantza-sektoreko protagonista guzti-guztiei omenaldia egin zitzaien. Donostiako Aquariumeko auditorioa izan zen sari horiek emateko aukeratu zen tokia, eta sariak kategoria ezberdinetan banatu ziren.
Dibertsifikaziorako saria Manuela Jauregirentzat izan zen, Lonja Manuela Olagarro Soparen sortzailea. Aitor Vivar BMko Arrandegi Saileko produktu buruak eman zion saria, Bittor Oroz Sailburuordeak egindako sarreraren ondoren.
Sektoreari Laguntzeko Saria José Ignacio Espelentzat. Donostiako Aquarium-eko lehendakaria Laboral Kutxako Arantxa Olaizolaren partetik jaso zuen, Orioko Kofradiaren presidentea den Jon Mujikak egindako sarreraren ondoren.
Berrikuntza saria Ortze Pasaiari. Ana Manzano CIFP Blas de Lezo LHIIko zuzendariak Izaskun Gomez Pasaiako alkatearen eskutik jaso zuen eskola-ontziarentzako saria. Peio Pagola Ingeteam taldeko zuzendari nagusiak aurkeztu zuen saria.
Ibilbide profesionalaren saria Andrés Olaskoagari. Hondarribiko Done Pedro Arrantzaleen Kofradiako idazkariak Txomin Sagarzazu alkatearen eskutik jaso zuen saria. Norberto Emazabel kofradiako presidenteak argudiatu zuen aitorpena.
Baxurako Arrainaren Balorazio Saria Edurne Guridirentzat. Eneko Goia Donostiako alkateak eman zion saria Edurne Guridiri, Pescados Getariako fundatzaileari. Moises Egañak, Getariako Elkano Kofradiako lehendakariordeak, aurkeztu zuen saria.
Kofradia Itsas-Etxea sari berezia Jaime Tejedorri. Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioko presidente ohiak saria jaso zuen Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordearen eskutik. Eugenio Elduayen OPEGUIko presidenteak aurkeztu zuen sariduna.