2020ko ekainaren 30ean amaitu da arrantza-eremuen garapen jasangarrirako 2020ko arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeari (ATET) onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzak emateko Aginduaren laguntza-eskaerak aurkezteko epea.
Martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak deklaratutako alarma-egoera luzatzen duen maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren 9. artikuluan (COVID-19k eragindako osasun-krisiaren egoera kudeatzeko alarma-egoera deklaratzen du dekretu horrek), ebazten da eten diren administrazio-epeen zenbaketa berriz hasiko dela, 2020ko ekainaren 1etik aurrerako ondorioekin. Hala aurreikusi bada alarma-egoera indarrean dagoen bitartean onartutako lege-mailako arauren batean eta bere luzapenetan.
Beraz, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako 2020ko arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeari onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen kasuan, ulertzen da eskaerak aurkezteko hilabeteko epea berriz hasiko dela 2020ko ekainaren 1ean, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuak indarra galtzen duen egunean eta horrenbestez ekainaren 30a izan zen aurkezpen epearen azken eguna.
Deialdi honetan, guztira, 136 laguntza-eskaera jaso dira diruz lagun daitezkeen hiru lerroetan, honela banatuta:
- Ekoizpeneko inbertsioen lerroko proiektuetarako 69 eskaera.
- Enplegua sortzeko lerroko proiektuetarako 47 eskaera.
- Ekoizpenekoak ez diren inbertsioen lerroko proiektuetarako 20 eskaera.