Uztailaren 2an , Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2024ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen 2024eko ekainaren 4ko AGINDUA argitarazten da. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeari (ATET) onetsi zaio, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.
Agindu honen xedea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Itsas Garapen Elkarteari onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategien babesean gauzatzen diren proiektuetarako laguntzen deialdia egitea da.
2024ko ekitaldian, laguntza-programa horretarako, guztira 3.000.000,00 euro bideratuko dira. Funts horietatik 2.100.000,00 euro Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsari (IAEF) dagozkio, eta 900.000,00 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Era berean, 1.000.000,00 euro 2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituei dagozkie eta 2.000.000,00 euro, 2025eko ekitaldirako konpromiso-kredituei.
Eskabideak, horiek aurkezteko jarraibideak, baita gainerako ereduak edo beharrezko txostenak eskuragarri daude honako euskadi.eus webgunean:
https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/1051707
Eskaeraren ondorengo prozedurak helbide honetan egingo dira:
https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Itsas Garapen Elkartearen interes-gatazkarako protokoloaren arabera, jakinarazten da Zuzendaritza Batzordea osatzen duten pertsonak eta laguntzen onarpena proposatzeaz arduratuko direnak honako hauek direla:
Lehendakaria: Bizkaiko Kofradien Federazioaren presidentea
Idazkaria: Gipuzkoako Kofradien Federazioaren presidentea
Diruzaina: Hazi Fundazioaren zuzendari orokorra
Itsas Garapen Elkarteko teknikariek hautaketa eta balorazio irizpideak aplikatuko dituzte, dagokion laguntza-proposamenak ATETeko Zuzendaritza Batzordeari helarazteko.