DG MARE Zuzendaritza nagusiaren ekimenez, ATETentzako FARNET 13. eta azken nazioz gaindiko mintegia egin zen azaroaren 16tik 18ra. Kostaldeko komunitate erresilienteetan zentratua, mintegiak bi alderdi nagusi izan zituen. Lehenik eta behin, 2014-2020 aldiko proiektu berritzaileak erakutsi ziren, eta nola lagundu duten GALPen eremuetan ekonomia-, gizarte- eta ingurumen-erresilientzia garatzen. Bigarrenik, ATETei esperientziak trukatzeko eta etorkizunerako prestatzeko aukera eskaini zien, digitalizazioa, gizarte-berrikuntza eta biodibertsitatea bezalako gaietan ikuspegi berezi batekin. Oro har, mintegiaren bi alderdiek, GLFek tokiko garapenerako estrategiak egokitu eta presta ditzaten tresna zaharrak eta berriak nabarmendu zituzten, Ekonomia Urdinari lotutako etorkizuneko erronkekin eta aukerekin bat etorriz.
Nazioz gaindiko mintegia amaiera emateko, hilaren 20an, larunbata, Italiako Ferrara hirian, Emilia-Romagna eskualdean, SEALOGY Europako Ekonomia Urdinaren erakusketa egin zela aprobetxatuz, FARNETek topaketa presentziala antolatu zuen, eta bertan hainbat ATETek Europan sustatutako proiektu nabarmenenak ikusgai jarri ziren, hiru arlotan banatuta: erresilientzia ekonomikoa, ingurumenekoa eta soziala. Bertaratutakoek arlo bakoitzeko bost proiektu ezagutzeko aukera izan zuten eta interesgarrien iruditzen zitzaienei botoa emateko aukera izan zuten. Horien artean, Emilia-Romagna (Italia), Hiiukala (Estonia), Algarve (Portugal) eta Rhodopes (Bulgaria) eskualdeetatik etorritako taldeek sustatutako proiektuak izan ziren garaile.
Mintegi horrek balio izan zuen pandemia garaiko streaming bidezko ospakizunak baztertzekoe eta era honetako ekitaldietan presentzialtasuna berreskuratzeko, zalantzarik gabe talde desberdinen arteko esperientzien trukea ahalbidetzen dutenak, Europar Batasun osoko taldeen artean sinergiak sustatzeko eta jardunbide egokiak ezagutzeko balio dutenak.