Sail the way 2021

Itsasoko Emakume Langileen Federazioak hainbat ekitaldi bultzatu ditu Hondarribian eta Bermeon “Sail The Way” ren bisitan

Hondarribiko eta Bermeoko portuetan, ekainaren 3an eta 5ean, hurrenez hurren, Itsasoko Emakume Langileen Federazioak bultzatutako hainbat ekitaldi izan ziren ikusgai.

Donejakue bidea eginez Kantauriko kostaldea nabigatzen duen “Sail The Way” zeharkaldiaren bisita dela eta, hainbat ikuskizun egin ziren bi udalerrietan. Aukera paregabea  saregileek eta neskatilek gure portuetan egiten duten lana nabarmentzeko.

Organik Dantza Taldeak itsasoko emakume langileak omendu zituen Sareak eta Sardina Freskue! ikuskizunen bidez.

Mendeetako tradizioa duten eta desagertzeko arriskuan dauden lanbide baliotsu horien aldarrikapen artistikoa. Arrantzaren sektorean ezinbestekoak diren lanak eta emakumeek bizirik mantendu nahi dituztenak.

 

Agenda:

Osteguna 3, Hondarribia

19: 00etatik 19: 45era – Sareak. Dantza ikuskizuna saregileen omenez.

Tokia: itsas Etxea Auditoriuma

 

Larunbata 5, Bermeo eta

10:30 – Neskatilen bisita

19:30 – Sardina Freskue! Dantza ikuskizuna neskatilen omenez

Lekua: udal pilotalekua

 

“Sail The Way” en 6. edizioa emakumeek itsas sektorearen garapenari egiten dioten ekarpenari eta itsasoarekin lotutako bokazioen sustapenari buruzkoa da.