Itsas Garapen Elkarteak 2024rako arrantza-eremuen garapen jasangarrirako kudeatutako laguntzen oinarriak argitaratu dira
Uztailaren 2an , Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2024ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen 2024eko ekainaren 4ko AGINDUA argitarazten da. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeari (ATET) onetsi zaio, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan. Agindu honen xedea Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Itsas Garapen […]