Workshop PiE – Parke Bizkaia- Itsas Garapen Elkartea

 Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV / EHU) eta bere ikerketa zerbitzuak biomedikuntzan eta elikaduran balio erantsia duten produktuak lortzeko aurkezpen  workshop jardunaldia burutu zen pasaden abenduaren 9an Bizkaiko Teknologia Parkearen bulegoetan.

Lan-jardunaldi honen helburua  Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV / EHU) zerbitzuen eskaintza euskal parke teknologikoetako enpresetara eramatea izan zen, itsas baliabide genetikoen erabilera (bio)teknologikoan, I + G + B ekintza estrategiko bateratuak sortzeko.

Itsas Garapen Elkartea, FLAG-etik , itsas bioteknologiarekin lotutako proiektu bat abian jartzea aztertzen ari den edozein enpresaren eskura jartzen gara  plan horren diseinua monitorizatzeko  eta Plentziako Itsas Estazioko (PiE-UPV-EHU)  ikertzaileekin batera lankidetzarako bide optimoenak bilatzeko.

PiE-UPV-EHUrekin batera proiektuak burutu dituzten euskal bioteknologiaren arloko enpresen arrakasta-istorio ugari daude. Horren adibide dira BIOLAN, NORAYBIO eta GAIKER bezalako enpresek burutu dituzten proiektu interesgarriak eta oso lagungarriak izan direnak aipatutako enpresentzat. Orrialde honen beheko aldean dauden laukien bidez, lankidetza kasu hauen  informazio gehiago lor daiteke.

 

Agenda

Ordutegia

  Edukia

12:00 – 12:15

Ongi etorria eta aukezpena

v Parke   www.parke.eus

v Itsas Garapen Elkartea, FLAG   www.itsasgarapen.eus

12.15 – 12:45

Plentziako Itsas Estazioa (Pie-UPV / EHU) eta bere ikerketa zerbitzuak biomedikuntzan eta elikaduran balio erantsia duten produktuak lortzeko.

www.ehu.eus/PIE/

12:45 – 13:30

Arrakasta kasuak: PiE-UPV / EHUrekin I + G-n lankididetzan aritu diren Zamudioko Parke Teknologikoko enpresak:

 

v BIOLAN

v NORAYBIO

v GAIKER

13:30

AMARRA: Euskadiko muskuiluaren dastaketa

www.amarra.eus

 

Plentziako Itsas Estazioa (PiE-UPV-EHU)

JARDUNALDIAREN AURKEZPENAK DESKARGATU