Partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak

2019ko abuztuaren 6an hurrengo  AGINDUA argitaratzen da, 2019ko uztailaren 3koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuarena, 2019ko ekitaldirako partaidetzazko toki-garapenaren estrategiaren (PTGE) babespeko proiektuetarako laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituena. Estrategia hori arrantza-sektoreko toki-ekintzako taldeak (ATET) onetsi du, arrantza-eremuen garapen jasangarrirako, Europako 2014-2020 aldirako Itsaso eta Arrantzako Europako Funtsaren (IAEF) esparruan.

 Eskabideak aurkezteko hilabeteko epea egongo da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.