MATER Ontzi Museoa «Izan Itsas Zaindari» kanpaina aurkeztu du

Joan den azaroaren 21ean, Getariako baxura portuan,  MATER Ontzi Museoak sustatutako»Izan Itsas Zaindari» kanpainaren aurkezpena egin zen

Kanpaina honen helburua arrantza iraunkorra  eta denboraldiko arrain arduratsuaren kontsumoa sustatzea da; izan ere, arrantza-sektorea bultzatzeaz gain, ingurumena babesten da eta aztarna ekologikoa eta neurriz kanpoko arrantza murriztu egiten dira. Kanpainan, arrantza-sektoreko agente guztiei protagonismoa ematen zaie, egindako lana aintzat hartuz.

Ekitaldian, Getariako Elkano Arrantzaleen Kofradiaren eta Jose Mari Irigoien, Materreko armadore ohiaren lana goraipatu zen , arrantza iraunkor eta ekologikoaren defentsan izandako konpromezuagaitik.

Itsas Garapen Elkartea, FLAG-eko ordezkariak  Euskadiko arrantza sektoreko hainbat erakunde eta eragilerekin batera gerturatu ziren aurkezpenera.

Kanpaina irauten duen hiru hilabeteetan, museo ibiltariak Ondarroan, Pasaian eta Getarian atrakatu du eta abenduaren 4tik 6ra Orioko portuan egongo da.