Sail the way geldialdia egin du Bermeon

Donejakue bidea belauntzian egiten duen IV. Sail the way itsasaldia, lehenengoz Bermeoko portuan geldiunea egin du, Itsas Garapen Elkartearen eskutik. Nabigatzaileak uztailaren 8ko arratsaldean iritsi ziren portura Hondarribitik abiatuta eta uztailaren 9ko goizean Santurtzira bidean jarri ziren, uztailaren 27an Santiagora eramango dien bidaia jarraituz, abiapuntua La Rochelle-ko portu frantzesa izan zen.

 

 

Bermeoko egonaldian zehar, parteideek herriko arrantza sektorearekin zerikusia duten ekintza ezberdinak burutzeko aukera izan zuten. Iristerakoan, herritarrak belauntziak ikusten zuten bitartean atsedenaldi txiki bat izan eta gero, ekimeneko parte hartzaile guztiak Bermeoko Kofradia ezagutzeko aukera izan zuten neskatilak prestatu zuten bisita gidatuari esker. Bertan, emakumeak portuan egiten duten lana ezagutu zuten.

 

 

Behin bisita bukatuta, Ibon Koteronen euskal folkoreren musikarekin girotuta, Kofradia Zaharrera ibilaldia egin zuten I. Sailway Tuna Txapelketaren sari banaketa burutzeko. Parte hartzaileak itsasaldian zehar, Itsas Garapen Elkartearen eskutik Hondarribian jasotako atuna sukaldatu zuten.

 

 

Aritz Abaroa Bermeoko Alkatea eta Aurelio Bilbao Itsas Garapen Elkarteko presidentea egin zuten sari banaketaren ostean eta jai giro bikain batean murgilduta bertaratutako pertsona guztiak Bermeoko Kofradiako izozkailu fabrikako atuna dastatzeko aukera izan zuten.

 

  

 

Hurrengo egunean, Bermeoko Turismo Bulegoa herriko leku esanguratsuenak ezagutzeko bisita prestatu zien nabigatzaileei eta bukatzerakoan, behin belauntziak prest zeukatenean Santurtzira bidean jarri ziren beraien itsas bidaiareki jarraitzeko.

GOZATU BIDAIA LAGUNAK !!