Azaroaren 5 eta 6an Gijonen ospatuko den Arrantza Sektoreko Emakumeen Espainiako 6. Kongresuaren barruan, antolakuntzatik «Emakumeek arrantza sektorean sustatutako ekimen berritzaileak”, bereiztu nahi izan dira.

Zehazki, profesional talde hau lonjan edo portuan egiten diren itsas turismo ekimenagaitik aukeratu da «Arrantza eta Akuikulturaren dibertsifikazioa» kategorian, sektoreko profesionalentzako jarduera osagarriak garatzea bultzatzen duten proiektuak nabarmentzea helburu duena. Arrantza komunitateen ekonomia indartzeko asmoarekin, diru sarrera iturri berriak edo negozio bideak sortzen lagunduz. Hala nola itsasoko turismoa, ostalaritza, arrantzarekin lotutako zerbitzuak edo sektoreko jarduera didaktiko eta informatiboak, tradizioak, ondarea eta itsasoarekin lotutako lanbideak balioan jarriz.

Era berean, Kongresuko arduradunak «Arrantza sektorearen etorkizunerako aukerak» izeneko tailerra antolatzen ari dira. Bertan, arrantza sektorearkin lotutako atal ezberdinetako ekimen arrakastatsuen ordezkariak parte hartuko dute, esaterako; arrantza sektorearen esparru desberdinetako teknologietan, produktu berrien garapenean, ekonomia zirkularrean eta itsas turismoan, formakuntzan edota akuikulturan nabarmendutako proiektuen ordezkariak bertan arituko dira.
Produktu berrien eremuan, Kongresuaren antolatzaileek, Manuela Jauregi sustatzailearen Sopak Primicia de Mar proiektua, Itsas Garapen Elkartearen bidez burutakoa, adibide ona dela uste dute, eta beraz, gure taldeko ordezkari batek proiektua aurkeztu eta tailerrean hizlari gisa parte hartuko du.



