Arrantza Ministerioko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek Itsas Garapen Elkartearen proiektuak ezagutu dituzte Hondarribian eta Bermeon

Martxoak 16 eta 17an, Itsas Garapen Elkarteak Minisiterioko ordezkarien bisita izan du eta Isabel Artime García, Arrantzako idazkari nagusia; Aurora de Blas Carbonero, Arrantza eta Akuikulturako zuzendari nagusia; eta Manuel Pablos López, Jasangarritasun Ekonomiko eta Gizarte Gaietako zuzendariorde Nagusia gure proiektuak ezagutzen aritu dira.

Bisita Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza, Portu eta Itsasertzeko Sailburuordearekin, Ixone Soroa Güenaga Arrantza eta Akuikultura zuzendariarekin eta Itsas Garapen Elkarteko arduradun teknikoarekin batera egin zen, Euskadiko tokiko garapen parte-hartzailearen eta ekonomia urdinaren esparruan bultzatzen ari den lana bertatik bertara erakusteko.

Erreferentzia proiektuak Hondarribian

Hondarribian, Itsas Garapen Elkarteak bultzatutako hainbat proiektu bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten bertaratutakoek, besteak beste, Kofradia – Itsas Etxea, Izan Arrantzale proiektua, arrantza-sektoreko erreferenteak ikusaraztea helburu duen belaunaldien arteko erreleboa, eta jarduera dibertsifikatzera eta itsas kultura herritarrei hurbiltzera bideratutako turismo-arrantzako esperientziak.

Berrikuntza eta atunaren sektorearen ingurua Bermeon

Bisitak Bermeon jarraitu zuen. Bertan, Arroyabe eta Datafish bezalako lurraldeko enpresa eta proiektu garrantzitsuak bisitatu ziren, neskatilekin garatutako itsas turismoko ekimenez gain, eta atunaren sektoreari lotutako beste jarduera batzuk, euskal itsas ekonomiaren zutabeetako bat.

Lurraldea eta ekonomia urdina balioesteko ibilbidea

Ibilbide horri esker, balioa eman zaie lurraldean egiten den lanari, EAEko itsas eta arrantza-sektorearen berrikuntza-gaitasunari eta gure kostaldeko komunitateen ekonomia urdina, belaunaldien arteko erreleboa, dibertsifikazio ekonomikoa eta gizarte eta ingurumen-jasangarritasuna indartuko dituzten proiektuak bultzatzen jarraitzearen garrantziari.

Itsas Garapen Elkartetik eskertu egiten dugu erakutsitako interesa, eta oso positiboki baloratzen ditugu horrelako bisitak, esperientziak partekatzeko, erakundeen arteko lankidetza indartzeko eta tokiko eremutik bultzatutako proiektuen benetako eragina ikusarazteko.