ITSAS GARAPEN ELKARTEAK ETA ESTATUKO GAINERAKO ATET-AK ARRANTZA-EREMUETAKO PARTAIDETZAZKO TOKI-GARAPENAREN ETORKIZUNERAKO BERMEAK ESKATU DIZKIETE EUROPAR BATASUNARI ETA NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA MINISTERIOARI

ITSAS GARAPEN ELKARTEAK ETA ESTATUKO GAINERAKO ATET-AK ARRANTZA-EREMUETAKO PARTAIDETZAZKO TOKI-GARAPENAREN ETORKIZUNERAKO BERMEAK ESKATU DIZKIETE EUROPAR BATASUNARI ETA NEKAZARITZA, ARRANTZA ETA ELIKADURA MINISTERIOARI

Itsas Garapen Elkarteak, eta Espainiako gainerako Tokiko Arrantza Ekintzako Taldeek (ATET), kostaldeko 44 zonaldetan daudenek eta itsas-arrantzaren sektoreari lotutako 1.200 erakunde baino gehiagoren ordezkariek, manifestu bat argitaratu dute Tokiko Garapen Parte-hartzailearen (TGPH) alde, eta premiazko bilera bat eskatu dute Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministro Luis Planasekin, ereduaren etorkizunari 2028 – 2034 Europako hurrengo finantza-esparruan heltzeko.

Estatuko ATETek batera sinatutako dokumentuak gogorarazten du, TGPH lurralde-kohesiorako tresna eraginkorra, parte-hartzailea eta funtsezkoa dela, eta oso emaitza kontrastatuak dituela: EIAF 2014-2020 aldian, ATETek 2.645
proiektu bultzatu zituzten, 170 milioi eurotik gorako inbertsioarekin, aurreikusitako funtsen % 96ko exekuzioa lortuz.

Manifestuak nabarmentzen du TGPHak:

 Kostaldeko komunitateen lurralde- eta gizarte-kohesioa indartzen du.
 Ekonomia Urdinaren iraunkortasuna, berrikuntza eta dibertsifikazioa bultzatzen ditu.
 Administrazioen, arrantza-sektorearen, enpresen eta gizarte- erakundeen arteko gobernantza partekatua errazten du.
 Beste laguntza-bide batzuetara nekez iritsiko liratekeen proiektuak finantzatzeko aukera ematen du.

Era berean, ATETek ohartarazi dute TGPHa LEADER ikuspegiaren barruan sartzeko aukera atzerapausoa izango litzatekeela, bi ereduek oso lurralde-errealitate eta errealitate sozioekonomiko desberdinei erantzuten baitiete.

Hori dela eta, ATETek gutun bat bidali diote Planas ministroari premiazko bilera bat eskatzeko, sektorearen jarrera bateratua eta hurrengo EIAAF 2028 – 2034an izango duen zeregina indartzeko proposamenak zuzenean helarazteko.

ATETek berretsi dute arrantza-erkidegoek “ez dutela pribilegiorik eskatzen, baizik eta konfiantza eta bitartekoak, Espainiako eta Europako itsasertzean garapenaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren eragile izaten jarraitzeko”.