Itsas Garapen Elkarteak, ATETen ordezkari gisa, FEMPAren Jarraipen Batzordearen IV. bileran parte hartu zuen, programaren exekuzio-egoera aztertzeko eta arrantza-sektorearen erronka nagusiak lantzeko foro garrantzitsu
honetan.
Bilera honetan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioko Arrantzako Idazkaritza Nagusiak programaren exekuzioaren datu nagusiak aurkeztu zituen, azpimarratuz FEMPAk %32ko exekuzio-tasa eta %22ko ziurtapena dituela, eta tokiko garapen parte-hartzailea %29ko exekuzioan eta %17ko ziurtapenean dagoela.
Halaber, N+3 arauaren betetzea 2025ean lortu dela jakinarazi zen, programari datozen urteetarako testuinguru posotibia emanez, nahiz eta exekuzio- erritmoari eusteko beharra azpimarratu zen.
Orientazio estrategiko nagusien artean, nabarmentzekoak dira administrazioaren sinplifikazioa, genero-ikuspegiaren indartzea eta jasangarritasunaren integrazioa programaren osotasunean.
“Itsasoan Etorkizuna” proiektuaren aurkezpena
Testuinguru honetan, Itsas Garapen Elkarteak “Itsasoan Etorkizuna” proiektua aurkeztu zuen, arrantza-sektoreko belaunaldi-erreleboa sustatzera bideratua. Ekimenaren helburua da sektoreko gazte profesionalak identifikatzea eta ikusaraztea, eta haiek arrantza moderno, jasangarri eta etorkizuneko baten erreferente eta enbaxadore bihurtzea.
Komunikazio digitala erabiliz eta testigantza errealen bidez, proiektuak sektorearen pertzepzioa eraldatzen eta belaunaldi berrietara hurbiltzen laguntzen du, haren jarraipena indartuz.
Saioan, halaber, arrantza-sektorearen modernizazioarekin lotutako beste ekimen batzuk ere aurkeztu ziren, hala nola merkaturatze-prozesuen digitalizazioa edo kontsumitzaileari informazio eta trazabilitate hobea eskaintzera bideratutako etiketatze-sistema aurreratuak.
ATET eredua defendatzea
“Itsasoan Etorkizuna” proiektuaren aurkezpena aprobetxatuz, tokiko garapen parte-hartzailearen (ATET) ereduaren aldeko aldarrikapena egin zen, kostaldeko eremuen behar espezifikoei erantzuteko duen gaitasuna nabarmenduz.
Zentzu honetan, CLLD ikuspegiaren jarraipena bermatzea beharrezkoa dela azpimarratu zen, aurrekontu-nahikotasun egonkor eta egiturazkoarekin, funtsezko tresna baita belaunaldi-erreleboa, berdintasuna edo dibertsifikazio ekonomikoa bezalako erronkei aurre egiteko.
Etorkizunerako ikuspegi partekatua
Batzordeak agerian utzi zuen beharrezkoa dela FEMPAren exekuzioarekin aurrera egiten jarraitzea, berrikuntza, jasangarritasuna eta lurralde-kohesioa indartuz kostaldeko eremuetan.
Testuinguru honetan ATETen lana, , bereziki nabarmendu zen ,lurraldera gertuko tresna gisa, belaunaldi-erreleboa, berdintasuna, dibertsifikazio ekonomikoa edo arrantza-sektorearen balorizazioa bezalako eremuetan
ekimenak bultzatzeko gai direnak, kostaldeko komunitateen garapen jasangarrian zuzenean lagunduz.

