Uztailaren 2an, asteartea, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2024ko ekainaren 4ko AGINDUA argitaratu zen. Agindu horren bidez, Europako Itsas eta Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (FEMPA) esparruan arrantza-eremuen garapen iraunkorrerako arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeari onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (EDLP) babesean proiektuetarako laguntzak arautzeko oinarriak ezarri ziren 2024ko ekitaldirako.

Agindu honen xedea da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Itsas Garapen Elkarteari onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategien babesean gauzatzen diren proiektuetarako laguntzen deialdia egitea.

2024ko ekitaldian, 3.000.000,00 euro erabiliko dira laguntza-programa hori finantzatzeko. Funts horietatik 2.100.000,00 euro Europako Itsas eta Arrantza eta Akuikultura Funtsari (FEMPA) dagozkio, eta 900.000,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Halaber, 1.000.000,00 euro 2024ko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira, eta 2.000.000,00 euro 2025eko ekitaldirako konpromiso-kredituak.

Eskabideak eta horiek izapidetzeko jarraibideak, bai eta beharrezkoak diren gainerako ereduak edo memoriak ere, euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri:

https://www.euskadi.eus/servicios/1051707

Eskabidearen ondorengo izapideak honako hauen bidez egingo dira:

https://www.euskadi.eus/micarpeta

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Itsas Garapen Elkartearen interes-gatazkarako protokoloaren arabera, FLAGek jakinarazten du Zuzendaritza Batzordea osatzen duten pertsonak eta laguntzen onarpena proposatzeaz arduratuko direnak honako hauek direla:

Lehendakaria: Bizkaiko Kofradien Federazioko presidentea

Idazkaria: Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidentea

Diruzaina: Hazi Fundazioko zuzendari nagusia

Itsas Garapen Elkarteko teknikariek hautaketa- eta balorazio-irizpideak aplikatuko dituzte, dagokion laguntza-proposamenak ATETeko Zuzendaritza Batzordeari helarazteko.