Urriaren 30ean, osteguna, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2025eko urriaren 15eko AGINDUA argitaratu zen. Agindu horren bidez, Europako Itsas eta Arrantza eta Akuikultura Funtsaren (FEMPA) esparruan arrantza-eremuen garapen iraunkorrerako arrantza-sektoreko tokiko ekintza-taldeari onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategiaren (EDLP) babesean proiektuetarako laguntzak arautzeko oinarriak ezarri ziren 2025eko ekitaldirako.
Agindu honen xedea da Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak Itsas Garapen Elkarteari onartutako partaidetzazko toki-garapeneko estrategien babesean gauzatzen diren proiektuetarako laguntzen deialdia egitea.
2025eko ekitaldian, 3.000.000,00 euro erabiliko dira laguntza-programa hori finantzatzeko. Funts horietatik 2.100.000,00 euro Europako Itsas eta Arrantza eta Akuikultura Funtsari (FEMPA) dagozkio, eta 900.000,00 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei. Halaber, 1.000.000,00 euro 2025eko ekitaldiko ordainketa-kredituak dira, eta 2.000.000,00 euro 2026ko ekitaldirako konpromiso-kredituak.
Eskabideak eta horiek izapidetzeko jarraibideak, bai eta beharrezkoak diren gainerako ereduak edo memoriak ere, euskadi.eus-eko egoitza elektroniko honetan daude eskuragarri:
https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2024/partaidetzazko-toki-garapenaren-estrategientzako-proiektuetarako-laguntzak-2025/web01-tramite/eu/
Eskabidearen ondorengo izapideak honako hauen bidez egingo dira:
https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/
Laguntza-eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Itsas Garapen Elkartearen interes-gatazkarako protokoloaren arabera, FLAGek jakinarazten du Zuzendaritza Batzordea osatzen duten pertsonak eta laguntzen onarpena proposatzeaz arduratuko direnak honako hauek direla:
Lehendakaria: Bizkaiko Kofradien Federazioko presidentea
Idazkaria: Gipuzkoako Kofradien Federazioko presidentea
Diruzaina: Hazi Fundazioko zuzendari nagusia
Itsas Garapen Elkarteko teknikariek hautaketa- eta balorazio-irizpideak aplikatuko dituzte, dagokion laguntza-proposamenak ATETeko Zuzendaritza Batzordeari helarazteko.


