L’Escala: Tokiko garapen defendatzeko.

Itsas Garapen Elkartea L’Escalan izan da tokiko garapen parte‑hartzailea defendatzeko.

Itsas Garapen Elkartea L’Escalan egin den Estatuko Arrantza Tokiko Ekintza Taldeen topaketan izan da, non ATET estatuek bultzatutako manifestua aldarrikatu den, tokiko garapen parte‑hartzailea lurralde arrantzaleen etorkizunerako tresna ezinbestekotzat defendatuz.

Jardunaldian zehar, lurraldean errotutako lankidetza‑ereduak mantzearen eta sendotzearen garrantzia azpimarratu zen, hurbiltasunean eta tokiko eragileen parte‑hartzean oinarrituta.

ATETen lana posible da EIAAF Europako funtsen bidez, gure kostaldeetako gizarte‑, ekonomia‑ eta arrantza‑ehuna indartzen duten ekimenak bultzatzeko funtsezkoak direnak. Horregatik, eredu honen jarraipena eta sendotzea eskatu zen etorkizuneko Europako funtsen esparruan.

Mezu bateratua argia izan zen: Europako funtsik gabe ez dago arrantzarik. Arrantzarik gabe ez dago arrantzalerik. Arrantzalerik gabe ez dago tokiko garapen parte‑hartzailerik.